Martxan gare! ostiralian kontzertua familixan gozatzeko!

Bloga ixilik euki doun arren, ikasturte honetan be martxan da kartzela zaharreko haur eta guraso asanbladia.  Asanbladia in (aldan moduan) eta ekintzatxo bat itxen dou hilabeteko lehen igandean. Atiak zabalik!! Jolastu, buruhandixak in…

IMG-20151102-WA0006IMG-20151102-WA0005

Aurtenguan asanbladak itxiaz gain hilabetian behin ekintza irekixak ingo ditxugu. Urrian Ipuin kontaketa ingiñuan, Irati Alberdi eta Amaia Isasa izan giñuzen beteta zeuan kartzela zaharreko taulagainian.

IMG-20151016-WA0004IMG-20151016-WA0003

Ostiral honetan berriz familixan gozatzeko kontzertua antolatu dou. “El Toubab” proiektua ezagutzeko aukera izango dou arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Animau eta etorri!

eltoubab t

Anuncios

martxoak 1 asanblada eta tapoi fest junior!

Igande honetan haur eta gurasoentzako tapoi fest berezia antolatu genuen, karaoke eta guzti! Epo itai itai e!, sorgiña piruliña!, Eskuetan, Sarri sarri, negoa joan da eta… izan genituen taulagainean.

Asanblada egin bitartean Elor eta setik dana prestatu zuten karaokerako eta haur eta gurasoak taulagainean eta azpian ere dantzan ibili giñen. (Batzuk dantza gutxi!… baina bueno!).

IMG-20150301-WA0005 IMG-20150301-WA0004

Mahai ingurua: ttiklik eta Sabeletik mundura.

Pasa zen igandean Bergarako kartzela zaharrean bisita izan genuen. Sarean eta kalean oso aktibo dauden eta gurasotasuna oinarri duten bi proeikturi aurpegia jarri genien. Ttiklik eta Sabeletik mundura. Itxaro Mendizabal eta Nahia Alkorta izan genituen gurekin eta beraien proiektuak eta azken urteetan landu dituzten ildo eta gaiak izan genituen hizpide.

Kafe usainak bildu zuen kartzela zaharreko goiko pisua, behean familien zati bat gelditu zen jolasean, goian hitzak eta eztabaidak bere tartea izan zuten. Gai bakoitzak bere kafe tertulia eskatzen zuen arren ordu eta erdian amaitu genuen saioa. Lujo bat izan zen guretzako.

ttiklik2

Hitzalditxoa eta gero mendira bazkaltzera. Batzuk mahai inguruari jarraipena eman genion beste mahai baten bueltan, beste batzuk egunaren hotzaren goxoa dastatu zuten.

altsasu

Ttiklik eta Sabeletik Mundura kartzela zaharrean

Kartzela zaharreko Haur eta Guraso asanbladatik, gurasotasuna oinarri duten proeiktu ezberdinak ezagutzea nahi ditugu. Ttiklik eta Sabeletik Mundura egitasmoak sarean aurkitu ditzakegun bi proiektu dira, baina sarean erakuslehioa izan arren, bizitza errealean ere badute presentzia eta aurpegia. Itxaro eta Nahia etorrikon dira kartzela zaharrera bi egitasmo hauen nondik norakoak azaltzea.

Mahai ingurua kartzela zaharrean

Gurasotasuna oinarri duten egitasmoak ezagutzen:

Ttiklik

Sabeletik Mundura

Urtarrilak 18 goizeko 11:30etan

Kartzela Zaharrean (Bergarako gaztetxea)

HAUR ETA GURASOEN ASANBLADA

urt 18 KARTELA txiki

Abenduko asanblada

Egin genuen abenduko asanblada ere! Haurrak eta gurasoak elkarrekin arraultza kaxekin osatutako zuhaitza egin genuen. Haur txikienek margoekin jolastu zuten, ahal izan zutenek pintzelak hartu eta arraultza kaxak margotu zituzten.

Gurasook asanblada egin eta bideo batzuk aitzakiatzat hartuta jostailuen eta hezkidetzaren inguruan hausnartu genuen.

IMG-20141207-WA0005

Blog hau erabili nahiko genuke asanbladan egin genuen hausnarketari jarraipena emateko.  Blogean, erabilitako bideo ezberdinak jarriko ditugu,  zuen kontu zerbait esatea edo horrela uztea.

Asanblada Musikala!

Azaroko asanblada egin genuen, musika izan zen protagonista, (musika deitzerik badago!!) turutak egin genituen Martinek ekarritako  kainaberekin, gitarrak tetabrikekin eta gaztetxeko djembeen laguntzarekin orkestra ederra osatu genuen. Haurren “hit-ak” jo genituen. Tartea izan genuen azaroaren 23ko hitzaldia prestatzeko eta zeloen inguruan ere hitz egiteko.

Gaztetxeko lapurretaren aurrean ere haur eta guraso asanbladakook Gazte Asanbladako kideei gure berotasuna eskaini nahi diegu! Aupa zuek !

auk txiki

azaroak 9 asanblada!

Urriak 12an egin giñuan azken asanblada, kontu asko izan giñuzen eta ekintza bideratua egin beharrean asanbladako txikixenei kartoizko kaxak utzi geuntzaun. Askotan edozein jostailu eta ekintza baino aproposauak zielakuan.

Azaroan 9an izango da hile honetako asanblada. Porrotx eta Ane piratak data atzeratu zozkuen eta. Musika izango da protagonista eta asanbladan zeluen inguruan hitz egiteko asmoa dago, azaroan 23an izango doun hitzaldi tailerra prestatzeko.

Animau eta etorri kartzela zaharrera. Eraso eta lapurreten aurrian haurren zaratia gaienduko dalako. Animo kartzela zaharra! Animo gaztiak!!

20141012_192342 20141012_192728 20141012_193050

kartzela zaharreko haur eta gurasoen asanblada