Nortzuk gara?

Bergarako kartzela zaharreko haur eta guraso asanblada

GARTZELA ZAHARREKO HAUR ETA GURASOEN ASANBLADA

Zertarako guraso asanblada bat?

Asanbladan erabakiko dugu zertarako elkartu; Aisialdi ekintzak antolatzeko, gurasotasunean sortzen zaizkigun kezka eta zalantzak argitzeko bidea sortzeko, hezkuntza eredu ezberdinak aztertzeko, herrian gure semealaben eskubideak defendatzeko, haurren parte hartzea sustatzeko, beste herrietako dinamikak ezagutzeko…

Asanblada erabilgarri izan beharko da, gustora parte hartzen dugun momentua eta ez marroi bat, bakoitzak bere parte hartzeko modu eta denbora erabakiko du.

Kezka, nahi, zalantza, proiektu antzekoak ditugun gurasook eskolaz gaindiko elkargune bat izateko.

Gure seme alabei gizartearen aurrean jarrera posible ezberdinak aurkezteko; Ez dago eginda jasotzera itxaron beharrik: elkartu, antolatu eta gauzatu dezakegu.

Zertarako haurren asanblada bat?

Haurren parte hartze aktiboa sustatzeko, erabakiak hartzen, eztabaidatzen , parte hartzen… ikasteko. Beraien hitza kontutan hartzeko.

Zein oinarri izango ditu asanbladak?

Irekia: Asanblada irekia izango da. Erabakitzen dugun oinarriekin bat egingo duen edonork parte hartzea proposatzen da.

Eskolaz gaindikoa: Eskola ezberdinetan badaude guraso elkarte, eskolak… Asanbladak ez die lekua kendu nahi, beste hutsune bati erantzun nahi dio. Eskolaz gaindiko proiektu herritarra izatea bilatuko da.

Euskalduna: Euskara izango da oinarri

Hezitzailea: Antolatzen ditugun ekimenetan adostutako balore hezitzaileak bultzatuko dira.

Parte hartzaileen beharrei egokitua :Asanbladako kideen beharrei egokituko zaio dinamika. Guk erabakiko dugu zer motako ekintzak antolatu. Gure zalantzak argitzeko, aisialdirako, haurren hezkuntzarako…

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

kartzela zaharreko haur eta gurasoen asanblada

A %d blogueros les gusta esto: