Archivo de la categoría: famili gomendioak

Blog honetan asanbladako kideek bidaltzen dituzten familia plan politak jarriko ditugu. Honela plan ezberdinen zerrenda bat izango dugu. Irteerak, ekintzak eta bestelako gomendioak.

Famili irteera gomendioa: Azpeitira egun pasa.

Horra gure ekarpentxoa ea baliagarri den.
Proposamena: Egun pasa Azpeitiara, Trenen museoan bisita egin, trenean ibili eta bazkaltzera Azpeitiako San Agustin Kulturgunean.
Plana, egun pasako da, euria egiten duten horietarako. Joan den maiatza 25ean egin genuen.
Goiza, trenaren museoan pasatzea da eta ostera, bazkaltzera, Azpeitiako SanAgustin “kafe” antzokian. Berton, umeentzako jolas-leku “estali ” bat dago. Jolas lekua adin-talde desberdinentzako aukera ematen du; estalia dago eta alboan komunak egokituta ditu pardelak aldatzeko moduan.
Trena eta museoari dagokionean, lurrun-tren bat dago 20 minutuko txangoa egiten duena. Umeek gustoko izango dute, ziur heldu askok ere. Museoa ere erakargarria hainbat bagoi eta ibilgailuren barruan sar baikaitezke. Jolas polita egin daiteke umeekin.
IMG_6365
Argibide gehiago
museoarenak, hemen, http://www.bemfundazioa.org/
Azpeitiako “kafe antzokiarenak” hemen http://www.sanagustinkulturgunea.net/
Unai,  Yeni, Ur eta Aimar
Anuncios