Mahai ingurua: ttiklik eta Sabeletik mundura.

Pasa zen igandean Bergarako kartzela zaharrean bisita izan genuen. Sarean eta kalean oso aktibo dauden eta gurasotasuna oinarri duten bi proeikturi aurpegia jarri genien. Ttiklik eta Sabeletik mundura. Itxaro Mendizabal eta Nahia Alkorta izan genituen gurekin eta beraien proiektuak eta azken urteetan landu dituzten ildo eta gaiak izan genituen hizpide.

Kafe usainak bildu zuen kartzela zaharreko goiko pisua, behean familien zati bat gelditu zen jolasean, goian hitzak eta eztabaidak bere tartea izan zuten. Gai bakoitzak bere kafe tertulia eskatzen zuen arren ordu eta erdian amaitu genuen saioa. Lujo bat izan zen guretzako.

ttiklik2

Hitzalditxoa eta gero mendira bazkaltzera. Batzuk mahai inguruari jarraipena eman genion beste mahai baten bueltan, beste batzuk egunaren hotzaren goxoa dastatu zuten.

altsasu

Deja un comentario