Azaroaren 18an egin genuen lehen asanblada. Familia berriak ere gerturatu ziren eta lehen eguneko kaos, energia, gogo … artean asanbladatxoa eta murala batzuk egin genituen.
Datorren abenduaren 2an agingo dugu hurrengoa, arratsaldeko 17:00 ean Kartzela Zaharrean. Ateak irekita ditugu.
Ikasturte berriari ekin genion harren, komunikatiboki ixilik egon gara. Nahikoa lan!!
Igandean asanblada garrantzitsua izan genuen. kartzela zaharreeko haur eta guraso asanbladari izena jarri genion! Jau! haur bakoitzak bere proposamen ezberdina bota zuen eta «denon artean» jau! izena aukeratu genuen. Bakoitzak botatakoarekin lotu daitekeelako. oso Bergarako izena da eta asko guztatzen jau!
Ideia dexente eta proposamen ezberdinak batu giñuzen eliza azpian indako (o ohe hutseko bixamona zala eta kartzela k.o) asanbladan.
Asanblada eta gero Potzuen ehizan irten giñen. Potzu handiena nork zapalduko. Bota egokiak ereman arren blai eginda amaitu genuen!
Gogoratu Jau! Haur eta guraso asanbladan ateak irekita ditugula. Abenduaren 2an egingo dugu hurrengo asanblada. Kartzela zaharrean.
Martxoan Haur eta guraso asanbladak bi ekintza berezi antolatu ditu. Ipuinak, musika eta marrazkiak ekarri zituzten Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodrigezek.
Martxoaren 26an kontzertu berezia izango dugu. Ane Lizarralde gazte azkoitiarrak bere lehen kontzertua eskainiko du. Kitarran Ruben Lizarralde izango du lagun. Aita eta alaba izango dira taulagainean.
Kontzertua eta gero Jardun euskara elkarteak antolatuta Laburbirako laburmetraiak ikusteko aukera kartzela zaharrean. Arratsalde plan polita!
Igandean asanblada eduki genuen Kartzela zaharrean. Betiko moduan haurrekin batera ekintza bat egin genuen. Haizeak proposatutako banderatxoak egitea izan zen asmoa. Ondo pasa genuen.
Ostiral honetarako, martxoak 10, ipuin kontaketa antolatu dugu. Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez izango dira kartzela zaharrean arratsaldeko 18:00etatik aurrera.